
Ostiralean Urretxu eta Zumarragako kirol taldeen aurkezpena egin zuten Zumarragako plazan. Goierriren boleibol, areto futbol eta saskibaloi taldeek, Urola futbol taldeak, Urola eskubaloi taldeak eta Zumarraga Sharks kriket taldeak parte hartu zuten. Egitasmo horren helburua boluntarioek kirolaren eta gazteen alde egiten duten lana erakustea da.
Argazkiak: Jose de Luis.