Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Urretxuko Udaleko Bozeramaileen batzordeak adierazpen instituzionala onartu du, Jose Mari Etxanizen erailketaren 40. urteurrenean

Urretxu
2025/09/30
Otamotz

Ostegunean Baionako Monbar hotelean izandako sarraskiaren 40. urteurrena izan zen. Atentatu horretan lau errefuxiatu hil zituzten eta beste bat zauritu. Hil zutenetako bat Jose Mari Etxaniz Potros urretxuarra izan zen. Urretxuko Udaleko Bozeramaileen batzordeak adierazpen instituzional bat onartu zuen asteazkenean, aho batez. Horra hor adierazpen instituzionala:

“Joxe Maria Etxaniz Maiztegi, Potros, herri honetako bizilaguna GALek su armaz erail zuen Baionako Monbar hoteleko tabernan 1985eko irailaren 25ean.

1975ean errefuxiatu zen Lapurdira. Frantziako Poliziak 1984ko abenduan atxilotu zuen Mendiondon. Epaiketan leporatu zioten baimenik gabe armak edukitzea, eta espetxean sartu zuten hilabete batzuetarako. 1985eko maiatzaren 2an aske utzi zuten, baina Paueko auzitegiak sententziaren kontrako errekurtsoa jarri zuen, eta epaitegira joan beharra zuen abenduaren 25ean. Ezin izan zuen sententzia aditu, ordea. 1985eko irailaren 24an, haren lagun Agustin Irazustabarrenari, errefuxiatu politikoaren agiria eman zioten. Hori ospatzeko, beste zenbait errefuxiaturekin joan zen Asteasuinzarra Monbar hoteleko tabernara.

Euren atzetik GALeko mertzenarioak sartu ziren, eta errefuxiatuei tiroka hasi ziren. Etxanizekin batera, Agustin Irazustabarrena, eta Inaxio Asteasuinzarra hil zituzten eraso horretan; Xabin Etxaide geroago hil zen, zaurien ondorioz, erietxean. Bi egun geroago, protestaldi luzea eta greba orokorra antolatu ziren Gipuzkoan. Hernaniko Udalean, berriz, ezohiko udalbatzan, alderdi guztietako ordezkariek gaitzetsi zuten GALen atentatua.

Atentatuaren ostean, Pierre Frugoli eta Lucien Mattei Marseillako mertzenarioak atxilotu zituen Frantziako Poliziak. Paueko tribunalak bizi guztiko espetxe zigorra ezarri zien biei, eta fiskaltzak Matteiren kondena 18 urte baino gehiagokoa ez izatea aholkatu zuen. Frugolirena, berriz, 20 urtera murriztu zuten 1989an. Ez zen inoiz ikertu tiroketan parte hartu zuten gainerako kideak nor izan ziren.

Bi akusatuek aitortu zuten Espainiako zerbitzu sekretuek errekrutatu zituztela, eta Francis eta Miguel izenak aipatu. Francis izena zeramana Bilboko komisariorde Jose Amedo zela aitortu zuten. Miguel izenari zegokionez, berriz, fiskaltzak usten zuen Michel Dominguez zela, jatorri frantziarreko Espainiako polizia bat, Amedorekin lanean aritutakoa.

Espainiako prozesu judizialaren kasuan, 1991ko martxoan, Monbar hoteleko atentatuarekin lotura zuen Amedoren eta Dominguezen aurkako auzia bertan behera geratu zen froga faltagatik. 1994ko azaroan, Baltasar Garzon epaileak berriz jarri zuen abian auzia, eta Julian Sancristobal Bizkaiko gobernadore zibil eta Espainiako segurtasun idazkari izandakoa, Juan Alberto Perote zerbitzu sekretuetako zuzendari ohia eta Francisco Alvarez brigada antiterroristako buru izandakoa inputatu zituzten. Horiek guztiek euren aurkako akusazioak ukatu zituzten. 2001eko urrian, berriz itxi zuten auzia, eta behar adina froga ez zegoela argudiatuta.

Joxe Maria Etxaniz Maiztegi Potros-en hilketak bizitzeko eskubidea urratzen du, giza eskubideen nazioarteko zuzenbideak jartzen duen moduan.

Urretxuko Udaleko ordezkari politikook aspalditik zor bat bagenion herri honi: egia ezagutu eta memoria nahiz giza eskubideak defendatzea, iraganari zintzotasunez aurre egiteko eta etorkizuneko elkarbizitzaren oinarriak finkatzeko. Orain dela zortzi urte, Urretxuko Bizikidetza Mahaia osatu genuenetik, hainbat elkarrizketa eta hausnarketa partekatu ditugu eta lehenbiziko aldiz, Udaleko lau pareta hauen artean, bidegabeki sufritu duten testigantzak aurrez aurre entzuteko aukera izan dugu: ETAko presoak, mehatxatutako politikariak, hildako ertzainen eta presoen senideak…

Gure herriko bizikidetza berregiteko ezinbesteko saio zuhurrak izan dira. Eta hunkigarriak izan dira oso.

Udal korporazio honetan gauden kide guztiok, alderdi politiko desberdinen izenean eta, batez ere, urretxuarron izaera, ideologia eta identitate desberdinak ordezkatzen ditugun heinean, ohartu gara, batez ere, gauza batek elkartzen gaituela: oinarrizko adostasunetara iritsi nahi dugula bake prozesuaren erronka nagusiei heltzeko eta bizikidetzaren egoerak estutzen dituen korapiloak askatzen joateko.

Ordezkari politiko garen heinean, bidegabeki pairatu duten pertsona guztien sufrimendua aitortzeko, eta iraganarekiko begirada kritikoarekin egin behar dugu, gainera. Autokritika egitea guztioi dagokigu, baita gizarte zibilari ere, ekidistantziarik gabe, anbiguotasunik gabe.

Borondate politikoa eta elkarrizketarako prestutasuna oinarri ezin hobea direla bizikidetza lanetan urrats sendoagoak emateko aitortzen dugu.

Hemen ez dago garaile eta galtzailerik, guztion eta bakoitzaren sufrimendua aitortzen dugu. Onartzen dugu, era berean, egon garen lekuaren eta bizitako egoeraren arabera, arreta gehiago jarri diogula sufrimendu batzuei beste batzuei baino, eta badakigu, edonola ere, arreta hori ez dela inoiz nahikoa izan. Orain, zubi-lana egiten jarraitzea dagokigu eta berradiskidetzearen eta bizikidetzaren bideari ekitea. Sufrimendu guztiak aintzat hartuz, eta horretarako, denok egin behar dugu gure iragan hurbilaren irakurketa kritikoa, baita urretxuarrok ere.

Estatu indarkeriaren ondoriozko giza eskubideen urraketen biktimei buruz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariak 2008ko ekainaren 24an argitaratutako Txostenean, atentatuetan hildakoen zerrendan jaso zuen Etxanizen kasua.

Urretxuko Udalak modu pribatuan helarazi zion Joxe Maria Etxaniz Maiztegiren “Potros” familiari 2019ko urtarrilean egindako aitorpena.

Gaur, Joxe Maria Etxaniz Maiztegi Potros-en erailketaren 40. urteurrenean, aitortzazko adierazpen instituzional indibidualizatu hau egingo dugu. Aipamen berezia egiten diogu bere familiari eta jasan duen sufrimendu gehigarriari. Familiarengana hurbildu nahi dugu erantzukizunez, egiaz eta enpatiaz”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jose Mari Etxaniz 'Potros' urretxuarrari bizia kendu zion atentatuaren 40. urteurrena

2025/09/26
Urretxu
2

Urretxu eta Zumarragako kirol taldeak aurkeztu dituzte

2025/09/29
Urretxu eta Zumarraga
3

Zumarragako Beloki hiribideko 3 zenbakiko bizilagunek igogailua egingo dute azkenean

2025/09/26
Zumarraga
4

Jose Mari Etxaniz 'Potros' urretxuarraren omenezko ekitaldia

2025/09/27
Urretxu
5

Brumadensak Moscow Death Brigade talde errusiarrarekin joko du Gasteizen

2025/09/30
Urretxu eta Zumarraga
6

Lekaiok buruhandien eta erraldoien jaialdia antolatu du urriaren 18rako

2025/09/29
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT