
Urretxuko Smartlog enpresa berrikuntza eta talentu zentroa eraikitzen ari da Sarralde enpresa zegoen tokian. Obra ikusgarria da. Gaur 36 metroko luzera eta 14 tonako pisua duten hiru pieza jarri dituzte.
Smartlog enpresak Mugitegin du egoitza eta logistikaren arloan lan egiten du. Enpresei enpresa barruko logistika hobetzen laguntzen die. Berrikuntza eta talentu zentroaren helburua talentudun gazteak erakartzea eta talentua garatzea izango da. Eraikin berrian 35 lanpostu berri sortuko dira.
Smartlogek otsailean hasiko ditu berrikuntza eta talentu zentroaren eraikuntza lanak
Urretxuko Smartlog enpresak afizionatu mailako txirrindulari taldea eta errendimendu zentro aitzindaria martxan jarriko ditu