Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako Iraeta estankoko Txarli loroa ETBko saio bateko protagonista izango da azaroan

Zumarraga
2025/10/01
Otamotz

Iraeta estankoko Txarli loroa Zumarragatik kanpo ere ezagun egin da. Hainbat komunikabidetan azaldu da eta aurki ETBko saio bateko protagonista ere izango da. Maskotei buruzko saioa izango da eta atal bat Txarliri eskainiko diote. Azaroan emango dute.

Telebistakoak duela aste batzuk izan ziren Zumarragan Jesus Mari Iraeta Poxpolo, Txarliren nagusiarekin. «Bazekiten Txarli kalean egoten zela eta nola moldatzen ginen jakin nahi zuten. Etxe barruan libre edukitzen dut eta hori ere ikusi zuten: non ibiltzen den, zer egiten duen… Bestalde, batez ere udan, udaletxe atzeko parkera eramaten dut. Kate batekin eta mosketoi batekin hor ibiltzen da».

Iraetak eta Txarlik txangoak ere egiten dituzte. «Antiora eta Agiñara motorrean eramaten dudala esan nien eta horrek ere grazia egin zien. Hori ere grabatu zuten. Motxila berezi bat dut Txarli motorrean eramateko. Telebistakoak Agiñara eraman nituen, bertan oso ondo ikusten baita nola ibiltzen den. Agiñako eskulturan (Jeronimo Iturbe Agiñeta aizkolariari eskainitakoa) jartzen dut mosketoiarekin eta gora eta behera ibiltzen da».

Metro eta erdiko katea jartzen dio. «Ez diot oso luzea jartzen, luzea jarriz gero trabatu egiten baita. Behin udaletxe atzeko parketik etxera etorri behar izan nintzen eskailera baten bila, katea korapilatu egin baitzitzaion».

Baina loroak gizakion hitzak errepikatzen dituztelako dira ezagunak, batez ere. «Bakarrik bizi naizenez, ez ditu hitz berri asko entzuten. Jendeak esaten diona eta nik esaten diodana ikasten du: Ixilik!, Zer moduz?, Ondo?, Itxoin!, Mekatxis!… Zeoze gaizki egiten duenean, mekatxis! esaten du. Irakatsiz gero, dena ikasten dute. Baina nik ez diot ezer irakatsi».

Abestiak ere bai

Txarli familia euskaldun batean bizi da eta, hala, ikasi dituen hitz gehienak euskarazkoak dira. Euskal kantaren bat ere ikasi du. «Ikusi mendizaleak abestiaren hasiera primeran txistukatzen du. Arrate Irratia jartzen diot eta hor ikasiko zuen. Ilobak, berriz, Ona, itsusia eta gaiztoa pelikulako musika txistukatzen irakatsi zion», aipatu du Iraetak.

Iraeta estankoko bezeroek eta Legazpi kaletik pasatzen diren guztiek primeran pasatzen dute. «Gizon bat egunero etortzen da eta zer moduz dagoen galdetzen dio, gazteleraz. Gero Txarlik niri esaten dit. Telebistakoak grabatzera etorri zirenean, ordea, ez zuen hitz bakar bat esan. Kamerak jaso zituztenean hasi zen. Berritsu Donostiako loro ospetsuak ere kamerarekin joaten direnean ez duela ezer esaten aipatu zidaten. Hari irakatsi egin diote. Nik Txarliri ez diot ezer irakatsi, ordea. Euskaraz egiten du, guk euskaraz egiten dugulako. Txinatarrez hitz egingo bagenu, txinatarrez egingo luke. Hala, txakur askori zaunka egiten die. Txakurrak ikusten dituenean, zaunka hasten da. Nagusi batzuk txakurrarekin etortzen dira, Txarli zaunka entzutera. Hori guztia kontatu nien ETBkoei».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxu eta Zumarragako kirol taldeak aurkeztu dituzte

2025/09/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Urretxuko jaietako gastronomia lehiaketa Lagunak kuadrillak irabazi zuen, baina akats bat medio, saria Auzokoak kuadrillari eman zioten

2025/10/01
Urretxu
3

Jose Mari Etxaniz 'Potros' urretxuarraren omenezko ekitaldia

2025/09/27
Urretxu
4

Brumadensak Moscow Death Brigade talde errusiarrarekin joko du Gasteizen

2025/09/30
Urretxu eta Zumarraga
5

Lekaiok buruhandien eta erraldoien jaialdia antolatu du urriaren 18rako

2025/09/29
Urretxu
6

Zumarragako Iraeta estankoko Txarli loroa ETBko saio bateko protagonista izango da azaroan

2025/10/01
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT