
Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Rosa Iglesias Aspace Gipuzkoako lehendakariak Aspaceren zentro berria irekitzeko hitzarmena sinatu dute gaur. Aspaceren egoitza berria pasiotarrena zen eraikinean egongo da. Bertan, eguneko zentroa eta apartamentuak izango dira Aspaceko erabiltzaileentzat. Baita adinekoentzako apartamentuak ere. Egoitza berria datorren hilabetean irekiko da.
2.000 metro koadro egokitu dira. Aspaceri dagokion eraikinaren zatia udalak doan utziko du. Obra aldundiak egin du. Aurrekontua 4 milioi eurokoa izango da eta 3,25 milioi Next Generation funtsetik lortu da.