Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

ZZ Rocken azken garrasia

Zumarraga

Zarraparra kolektiboak jaialdiak antolatzeari utzi behar dio. Apirilean Urretxuko Poligrafo Fest jaialdiaren azken edizioa egin zuten eta bihar Zumarragako ZZ Rock jaialdiaren azkena izango da.

Argazkia: Mikel Bravo/MKL Estudioa
2025/10/03
Otamotz

Zarraparra kolektiboak rock doinuak Urretxu eta Zumarragako txoko guztietara eraman ditu azken urteetan. Baina nekeak bere lana egiten du eta bi jaialdi nagusiak antolatzeari utzi behar diote. Apirilean Urretxuko Poligrafo Fest jaialdiaren azken edizioa egin zuten eta bihar Zumarragako ZZ Rocken azkena izango da. Punta-puntako taldeekin emango diote amaiera bederatzi urteko ibilbideari.

Jaialdia Zelai Arizti parkeko karpan izango da, 18:30ean. Bobbi Relac musikariak eta Sugramas, Malatestta eta John Dealer & The Coconuts taldeek joko dute. Sarrerak 20 euroan jarri dituzte salgai, entradium.com webgunean. Bihar ere erosi ahal izango dira. Zarraparrako bazkideek 15 euroan eros dezakete, Motz tabernan. Jaialdia Zarraparra kolektiboak eta Motz tabernak antolatu dute, Katapulta Tour Gipuzkoaren eta Zumarragako eta Urretxuko udalen laguntzarekin.

Irungo Bobbi Relac taldea Oskar Benasen proiektua da. «Gitarrista trebea» dela diote Zarraparrakoek. Artista ezberdinekin egin du lan: Fermin Muguruza, Maika Makowski eta Atom Rhumbarekin, besteak beste. Urtetan zehar musika instrumentala egin ondoren, egun ahotsari eta hitzei garrantzia ematen die, bere estiloa galdu gabe. Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoaren eskutik etorriko da Zumarragara.

Elgoibarko Sugramas taldea Jon Gurrutxaga musikariaren proiektu rockeroena da. «Abeslaria, gitarrista, bateria-jolea… Elgoibartarrak musika darama zainetan eta zuzenean ikusi duen orok ahots pribilegiatua duela daki». 

Azken urteetan proiektu intimo eta lasaiagoetan ibili da, bere izenarekin. Horretaz gain, beste musikari batzuekin kolaboratu du eta Bikustik bertsio taldean jo du. 2010. urtean Jon&Sugramas taldea sortu zuen 1970. hamarkadako rock klasikoa, blues rocka eta hard rocka jotzeko. Ingelesez zein euskaraz abestutako kantekin, diskoa argitaratu zuten Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin eta kontzertu ugari eskaini zituzten. Besteak beste, Londresen. Aurten, proiektua berpiztu du eta kanta berriak sortu ditu. Taldearen lehen urteetako kantak ere jotzen dituzte.

Malatestta taldeari dagokionez, Mario Antolin musikari santurtziarraren proiektua da. Batzuetan bakarlari gisa aritzen da eta besteetan taldearekin. Zumarragara talde osoarekin etorriko da, rock formatu elektriko klasikoan: bi gitarra, baxua, teklatuak eta bateria.

Legazpiarrak

Bukatzeko, John Dealer & The Coconuts talde legazpiarra aski ezaguna da Urretxu eta Zumarragan. Zarraparrak 2021. urtean Labeaga aretoan antolatu zuen jaialdian izan ziren. Hamar urte daramatzate oholtza gainean eta «kalitate handiko zuzenekoak eskaintzen dituzte». Rock and rollaren «langile amorratuak»,  Euskal Herriko areto gehienetan jo dituzte beraien abestiak. Diskoa argitaratu berri dute. ZZ Rock jaialdian kanta berriak eta zaharrak joko dituzte.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iota gimnasioak fit-race txapelketa egin du Gernikako Arbola plazan

2025/10/06
Urretxu
2

Emakumezko bat atxilotu dute Urretxun bere bikotea arma zuri batekin erasotzeagatik

2025/10/07
Urretxu
3

Giro bikaina Etxeberriko jaietan

2025/10/06
Zumarraga
4

Uxue Kerejeta musikari zumarragarrak ‘Amaiera’ diskoa argitaratu du

2025/10/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Eire tabernan urteurren jaia egingo dute larunbatean

2025/10/07
Urretxu
6

Urretxuko TAOren 3. eta 4. zonaldeen martxan jartzea azaroaren 3ra atzeratu da

2025/10/07
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT