
Atzo Euskal Herriko aizkolari txapelketako finalera sailkatzeko saioa jokatu zen Donezteben. Hamaika aizkolarik parte hartu zuten eta sei txartel zeuden jokoan. Xabier Zaldua zumarragarra bosgarren postuan sailkatu zen eta, beraz, finalerako txartela eskuratu zuen. Saioa Iker Vicentek irabazi zuen (16:37), bigarren postuan Hodei Ezpeleta Bihurri II (18:04) sailkatu zen, hirugarrenean Mikel Larrañaga (18:52), laugarrenean Julen Alberdi Txikia IV (19:33), bosgarrenean Zaldua (19:34) eta seigarrenean Julen Gabirondo (20:21). Finaletik kanpo David Naredo, Eneko Otaño, Oier Kañamares, Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Joxean Etxeberria gelditu ziren. Finala azaroaren 2an jokatuko da, Azkoitian.