
Atzo Urretxuko mendiko bizikleta martxaren 31. edizioa egin zuten. Parte hartzaileek bi ibilbide izan zituzten aukeran: 24 kilometrokoa (625 metroko desnibela) eta 40 kilometrokoa (1.320 metroko desnibela). Eguraldi kaxkarra egin zuen arren, 75 lagun animatu ziren. Lokatzez lepo itzuli ziren Gernikako Arbola plazara. Bertan indarrak berritzeko aukera izan zuten eta Ederrena pilotalekuaren kanpoaldean bizikletak garbitu ahal izan zituzten.