
Urretxuko Mugitegi industrialdeko Iota gimnasioak fit-race txapelketa egin zuen larunbatan Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Parte hartzaileek hainbat indar ariketa eta korrika uztartu zituzten. Eider eta Mikel nagusitu ziren. Bigarren taldean Viedma taldea sailkatu zen eta hirugarrenean Antxitxiketan taldea.