Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Javi Alonso argazkilariak Beloki mendiko ilunabarren erakusketa egingo du

Zumarraga
2025/10/08
Otamotz

Javi Alonso zumarragarrak Beloki ilunabarrak erakusketa irekiko du gaur (asteazkena), 18:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketan Zumarragako Beloki mendian ilunabarrean ateratako argazkiak ikus daitezke. Kolore guztiak mendi bakarrean.

Alonsok urtebete eman zuen argazkiak ateratzen: 2023ko abendutik 2024ko abendura. «Denbora asko neraman Belokira igo gabe eta pinu guztiak moztu zituztela ikusi nuen. Inoiz bista hori ikusi gabea nintzen eta deigarria egin zitzaidan. Eguzkia handik sartzen denez, ilunabarra polita izan behar zela pentsatu nuen. Hala, egun berean ilunabarra ikustera igo nintzen. Lehen argazki hori ere erakusketan jarri dut: zeruak urdin ilun kolorea du eta gurutzearen ondoan bi neska daude. Eguzkia nola sartzen den ikustea polita izan behar zela pentsatu nuen eta itzuli egin nintzen. Argazki hori ere polita zenez, urte horretan Belokiko ilunabarren argazkiak ateratzea erabaki nuen. Egun batzuetan argazki politak lortzen nituen eta beste batzuetan ez. Batzuetan argazkirik gabe itzultzen nintzen etxera», azaldu du zumarragarrak.

Alonsok ez zuen erakusketa egiteko asmorik. «Argazkiak lankide bati erakusten nizkion eta erakusketa egitea proposatu zidan. Hala, urtearen erdialdean-edo erakusketa egitea erabaki nuen. Izan ere, argazki bereziak dira. Guztiak toki beretik daude aterata». Zeruaren kolorea, zuhaitzen hostaila eta jendea bakarrik aldatzen da.

Ez daki zenbat aldiz igo zen Belokira. «Urtarriletik apirilera askotan igo nintzen. Udan, ez horrenbeste. Irailean, urrian eta azaroan ere askotan igo nintzen. Joatearen poderioz, argazki onak noiz lor nitzakeen ikasi nuen: hezetasunaren arabera, lainoen arabera… Hurrengo egunerako euria iragartzen bazuten, ilunabarra polita izaten zen. Bestalde, argazkiak atera heinean, argazki berriak bururatzen zitzaizkidan».

Nahi zituen argazki ia guztiak lortu zituen. Ekaitz baten argazkia nahi zuen eta hori aurten lortu du. «Ekaitza itsaso aldean zegoela uste nuen, baina Belokira heldu nintzenerako gainean nuen. Argazkia atera, kamera gorde eta tximistengandik ihesi jaitsi nintzen. Etxera blai eginda iritsi nintzen. Egun horretan argazki bertikala atera nuen, zeruaren iluntasuna jasotzeko. Bestalde, ortzadarraren argazkirik ez dut lortu».

Aurora borealaren itxura

Argazki askotan jendea ageri da. «Hasieran argazki guztietan jendea atera nahi nuen, baina ordu horretan ez da jende asko igotzen mendira. Argazki batean nire alaba ageri da, saltoka. Beste argazki batean txakur batekin igotzen zen gizonezko bat ageri da. Gizon hori behin baino gehiagotan ikusi nuen».

Erakusketan 27 argazki jarri ditu. Guztien azpian erakusketaren izenburua eta logoa ageri dira. Logoa Josu Marotok egin du. Bi argazki ditu bereziki gustuko: lehenengoa (2023ko abenduaren 28an atera zuen) eta aurora boreal bat dirudiena.

Aurten ez da horrenbestetan joan Beloki mendira, noski. «Belokira horrenbeste aldiz igo ondoren, sasoian jarri nintzen. Baina ez nuen Belokitaz nazkatuta bukatu. Asko gustatzen zaidan mendia da. Hori bai, aurten gutxiagotan joan naiz eta beste ordu batean. Lasaiago». 

Izan ere, iaz gauez jaisten zen ia beti. «Eguzkia sartu arte itxaroten nuen, badaezpada ere. Askotan bost minututan dena aldatzen zen: ezer berezia ez ikustetik, zeru zoragarria ikustera. 20 segundo irauten zuen, baina merezi zuen. Urrutiko ilunabarrez hitz egiten dugu, baina ez dago herritik atera beharrik ilunabar ederrak ikusteko», aipatu du.

Urriaren 31ra arte

Belokiko ilunabarren erakusketa hilaren 31ra arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.

Datorren urtean beste erakusketa bat egiteko asmoa du, Zarraparra kolektiboko lagunekin batera: Belokiko lasaitasunetik musika jaialdietako iskanbilara. «Jaialdiak antolatzeari utzi diogunez, urte hauetan guztietan ateratako argazkiekin erakusketa egin nahi dugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iota gimnasioak fit-race txapelketa egin du Gernikako Arbola plazan

2025/10/06
Urretxu
2

Emakumezko bat atxilotu dute Urretxun bere bikotea arma zuri batekin erasotzeagatik

2025/10/07
Urretxu
3

Zumarragako EH Bilduk "irregulartasun larriak" atzeman ditu Gure Txoko tabernaren esleipenean eta lehenbailehen kontratua erregularizatzea eskatu du

2025/10/04
Zumarraga
4

Giro bikaina Etxeberriko jaietan

2025/10/06
Zumarraga
5

Eire tabernan urteurren jaia egingo dute larunbatean

2025/10/07
Urretxu
6

Uxue Kerejeta musikari zumarragarrak ‘Amaiera’ diskoa argitaratu du

2025/10/09
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT