Gaur Osasun Mentalaren Eguna da. Egun horren inguruan hainbat ekitaldi antolatzen dira. Europamundo fundazioak, adibidez, Brillando en la Oscuridad literatur lehiaketa antolatzen du. Sari banaketa ekitaldia atzo egin zuten eta Maite Muga urretxuarrak hirugarren saria irabazi du tratamenduan dauden pertsonen atalean. Mugal COVID iraunkorra du eta horrek depresioa eragin dio. Saria irabazi duen kontaketa bizi duen egoerari buruzkoa da. Sari banaketa ekitaldia atzo izan zen, Madrilen. Mugak euskal mitologian oinarritutako ipuin batzuk ere idatzi ditu. Guante Blanco argitaletxearekin argitaratuko ditu, euskaraz eta gateleraz, Oier Fernandezen ilustrazioekin.
