Kirurgia eraikin berria 2028ko amaierarako prest egotea espero dute
Eraikin berria ospitalearen aurrealdean egingo dute eta dagoeneko zuhaitzak bota dituzte. Zumarragako ospitaleko kirurgia eraikin berriko obra abian da. Dagoeneko ospitale aurrealdeko zuhaitzak bota dituzte eta parkinaren ondoan langileentzako instalazioak prestatzen ari dira. Obra Altuna y Uria eta Campezo enpresek egingo dute eta hiru urteko iraupena izango du. Inbertsioa 25 milioi eurokoa izango da. Eraikin berriak lauzpabost ebakuntza gela, A motako babes erradiologikoarekin, eta kirurgia aurreko prestaketa gunea izango ditu. Anestesia ondorengoko errekuperazio unitatea, ospitaleratzerik gabeko kirurgia unitatea, kirurgia txikiko gelak, minaren unitatea (hainbat kontsultarekin), endoskopia gelak eta esterilizazio gela ere bai.


Eraikin berria jatorrizkoaren aurrean egingo dute.

