Gema Lizarazu-Jesus Mari Kerejeta eta Itziar Astigarraga-Patxi Lizarazu senar-emazteek urrezko ezteiak ospatuko dituzte

Gema Lizarazu-Jesus Mari Kerejeta eta Itziar Astigarraga-Patxi Lizarazu senar-emazteek urrezko ezteiak ospatuko dituzte igandean Gabiriako ostatuan. Gema eta Patxi anai-arrebak dira eta bi bikoteek egun berean ezkontzea erabaki zuten. Gabirian ezkondu ziren eta ondoren Zumarragako Etxeberri jatetxean bazkaldu zuten, 1975eko urriaren 12an. Bazkalostean elurra egin zuen eta gonbidatu batzuk elur-pilota guda egin zuten. Gemak eta Jesus Marik hiru seme-alaba dituzte eta bost biloba. Itziarrek eta Patxik, berriz, bi seme-alaba eta hiru biloba dituzte.