
Sin Perdon taldeak Ainsako (Huesca, Espainia) Rocktobeer jaialdian parte hartu zuen larunbatean. Ara River Band, Plan Seta, Mala Hierba eta Bad Fathers taldeekin batera jo zuen, Ainsako gazteluan. Jaialdi hau artisau garagardoa eta musika gustuko dituztenei zuzendua dago. Dagoeneko sei edizio antolatu dituzte.