
Urretxuko Udalak Santa Barbarako bederatzi haritz amerikar bota ditu, segurtasuna bermatzeko. Lehenago ere batzuk bota zituen eta geratzen direnak ere botako ditu, Irimoko Biodibertsitate Planaren barne. Haritz amerikarrak ez dira autoktonoak eta ez dira ondo egokitzen. Urretxukoak ere kaltetuta daude dagoeneko. Adituek zuhaitzen barrualdea arakatu zuten eta lehortzen hasita zeudela ikusi zuten. Inguru horretan jende asko ibiltzen da eta istripuren bat gertatu aurretik, botatzea erabaki dute. Gainera, auzoko baserritarrek landatutako zuhaitz autoktonei itzala egiten ari ziren. Haritz amerikarren ordez bertako espezieak landatuko dituzte.