
Lurra dantza taldeak gagaragardo festa egin du asteburuan Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Urteroko moduan, garagardo ezberdinak eta jatekoa eskaini dituzte. Aurtengo elkartasun txokoa Menudos Corazones fundazioari eskaini diote, Bi-Tartean merkatari elkartearen laguntzarekin. Erosketa bonuak zozkatu dituzte bertan. Kabian, Gabiriako Ostatuan eta Santa Barbara jatetxean afariak ere zozkatu dituzte. Kabia jatetxeko afariak Idoia Etxanizek eta Irene Madinabeitiak irabazi dituzte, Gabiriako Ostatukoak Ainarak eta Santa Barbarakoak Hilargi Linazisorok eta Ana Sanzek.
Urteroko moduan, ehunka lagun elkartu dira. Lurra taldeko Juanlu Elgarresta “oso pozik” ageri da. “Jende asko etorri da. Batez ere, larunbatean eta ostiralean. Ikaragarria izan da”.