
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko (EHMDZ) laugarren proba egin zen larunbat arratsaldean Kanpezun (Araba). Euskal Herriko txapelketa ere bazen. Emakumezkoetan Mayi Mujika urretxuarra nagusitu zen. Bigarren, Maddi Olaetxea usurbildarra izan zen, iazko txapelduna, eta hirugarren, Ainhoa Markinez idiazabaldarra.