Astelehen arratsaldeko saioaren ondoren, Asier Altuna zuzendariarekin solasaldia egingo dute

Larunbatean, igandean eta astelehenean Asier Altunaren Karmele pelikula emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Egunero bi emanaldi izango dira: 19:30ean eta 22:00etan. Astelehenean, 19:30eko emanaldiaren ostean, ikusleek zuzendariarekin solasaldia egingo dute.
Pelikula hau Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarrituta dago. Erbestea ezagutu zuen Karmele Urresti (1916-2010) abertzale ondarrutarraren bizitza kontatzen du.