Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Mineralogia eta Paleontologia Astea aurkeztu dute

Urretxu

Atapuercako aztarnategiko zuzendarietako batek Urretxu bisitatuko du

2025/10/22
Otamotz

Larunbat honetan Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Astearen 37. edizioa hasiko da, Karrantzara (Bizkaia) egingo duten txangoarekin. Gainontzeko ekitaldiak astelehenetik aurrera izango dira. Eduald Carbonell adituaren bisita eta dinosauroen erakusketa dira deigarrienak.

Aurkezpen ekitaldia gaur goizean izan da, Urretxuko mineralen eta fosilen Urrelur museoan. Ekitaldian Jon Luqui alkateak, Javier Aguado Mineralogia eta Paleontologia Asteko sustatzaileak, Argazkia elkarteko Jokin Antoñanak eta ButaK 21 zineklubeko Javier Martinek parte hartu dute. Luquik Mineralogia eta Paleontologia Astearen garrantzia azpimarratu du. «Horrelako egitasmoek komunitatea egiten dute».

Lehen ekitaldia larunbat honetan izango da. Karrantzako Pozalagua kobazulora eta El Karpin parke ekologikora joango dira. Pozalaguan estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena dago. Eszentrikoak, grabitate legeei aurre eginez, edozein norabidetan hazten diren estalaktitak dira. El Karpin, berriz, basoko animaliak hartzeko zentroa da.

Parte hartzaileak 08:20ean elkartuko dira Urretxuko Iparragirre plazan. 10 minutu iraungo duten azalpenen ondoren, autobusa Bizkaira abiatuko dira. 11:00etan Pozalagua parketxera iritsiko dira eta 12:00etan kobazuloa bisitatuko dute. 13:15ean Pozalaguako Aizko jatetxean bazkalduko dute. 16:00etan El Karpin parkea bisitatuko dute eta 18:00etan Urretxura abiatuko dira. 20:00ak aldera iritsiko dira herrira.

Helduek 46,40 euro ordaindu behar dute (autobusa, gida, sarrerak eta bazkaria barne) eta gazteek 33 euro (7-16 urtekoak, heldu arduradun batekin joan beharra dute). 

Parte hartu nahi dutenek urrelur@urretxu.eus helbide elektronikora mezua bidali behar dute, izen-emate orria beteta. Izen-emate orria urretxu.eus webgunean aurkituko dute.

Erakusketak

Astelehenetik aurrera doako bisita gidatuak izango dira mineralen eta fosilen museoan. Baita dinosauroei buruzko erakusketa monografikoa ere. Erakusketa Urretxuko udaletxeko portaloian izango da. Museoko ateak egunero irekiko dira: astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiralean, larunbatean eta igandean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bisitaldi gidatuei dagokienez, doanekoak izango dira: datorren asteko ostiralean, larunbatean eta igandean, 11:30ean, 17:00etan eta 18:00etan.

Udaletxeko portaloiko erakusketa ordutegi berean irekiko da. Bertan, Alberto Fernandez zumarragarrak egindako dinosauroak, Molina de Aragon (Guadalajara, Espainia) herriko zientzia museoak utzitako monosauroen fosilak eta Javier Aguadoren bildumako aleak ikusi ahal izango dira. Gainera, bisitariek museoko maskotarekin (dinosauro bat) argazkia ateratzeko aukera izango dute.

Asteazkenean Alfonso Par zuzendariaren Des-extincion dokumentala emango dute Urretxuko Labeaga aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Dokumental horretan desagertutako espezieak berpizteari buruzko aukerez hitz egiten da. Emanaldiaren ondoren solasaldia egingo dute. Ekitaldian Eudald Carbonell-ek parte hartuko du. Carbonell Atapuercako (Burgos, Espainia) aztarnategiko zuzendarietako bat izan da. «Carbonell apartekoa da. Dagoeneko hiru txango egin ditugu Atapuercara eta, beraz, aspalditik ezagutzen gaitu. Bartzelonan sari bat jasoko du eta ondoren Urretxura etorriko da autoan. Bera bezalakoak Urretxura etortzeak lanean jarraitzeko indarra ematen digu. Labeaga betetzea espero dut. Bera ekartzeak merezi izan duela esan ahal izatea espero dut», azaldu du Aguadok.

Asteburuko ekitaldiak

Azaroaren 1ean, larunbata, Pablo Marcos adituak mososauroei buruzko hitzaldia egingo du. 12:30ean izango da, kultur etxean. Ondoren, udaletxeko erakusketa bisitatuko dute. Marcosek mososauroei buruzko liburua idatzi du. Itsasoan bizi ziren narrastiak ziren.

Bukatzeko, azaroko lehen asteburuan mineral, fosil eta harribitxien azoka, mineralogia eta paleontologia parkea eta argazki lehiaketa izango dira. Azoka Ederrena pilotalekuan izango da. Ostiralean, larunbatean eta igandean irekiko dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Haurrentzako mineralogia eta paleontologia parkeari dagokionez, Iparragirre plazan izango da. Ordutegi berean irekiko dute. Bertan, haurrek aurrehistoriako gizakiek bezala margotzeko, urrea bilatzeko eta fosilak bilatzeko, meategi batean minerala bilatzeko eta dinosauro bihurtzeko aukera izango dute.

Asteburuko ekitaldiez gozatzera gerturatzen direnek argazki lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute. Mineral eta fosilen argazkiak argazkielkartea@gmail.com helbidera bidali behar dira, azaroaren 5eko 14:00ak baino lehen. Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake, gehienez. Sariak azaroaren 21ean banatuko dira, 19:00etan, udaletxeko portaloian. Antoñanak mineralak eta fosilak ukitu aurretik, azokako saltzaileei baimena eskatu behar zaiela gogoratu die parte hartzaileei. «Javierrek lehiaketa hau antolatzea proposatu zigun eta, egia esan, interesgarria eta deigarria da. Argiarekin jolastu beharra dago».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko erraldoien eta buruhandien jaialdia ospatu da gaur

2025/10/18
Urretxu
2

Mayi Mujika urretxuarrak Euskal Herriko mendi duatloi txapelketa irabazi du

2025/10/20
Urretxu
3

'Pyrenaica' aldizkariak Iñigo Unanue urretxuarra saritu du

2025/10/20
Urretxu
4

Urretxuko erraldoi eta buruhandien konpartsak joandako kideak omendu ditu

2025/10/19
Urretxu eta Zumarraga
5

Katxalin elkarteak azoka solidarioa egin du

2025/10/19
Urretxu eta Zumarraga
6

Lurra dantza taldearen garagardo festa arrakastatsua

2025/10/20
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT