
Brumadensa Urretxu eta Zumarragako taldeak Moscow Death Brigade talde errusiarrarekin jo zuen asteartean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Taldeko kideak “oso gustura” ageri dira. Hurrengo asteetan beste lau kontzertu egingo dituzte: urriaren 31n Laredon (Kantabria, Espainia), azaroaren 1ean Unqueran (Kantabria, Espainia), azaroaren 8an Urretxuko Apatxe tabernaren urteurrenean eta abenduaren 6an Arzuan (Coruña, Galizia).
Horra hor Unai Demik astearteko kontzertuan ateratako argazki batzuk.