Astelehenean Bera Bera taldeak Zumarragan entrenatuko du

Urola Eskubaloi Taldeak bi kirol ekitaldi berezi antolatu ditu, eskubaloia sustatzeko eta komunitatean integratzeko helburuarekin. Igandean eskubaloi egokituko Gipuzkoako Kopa jokatuko da Ispilla kiroldegian, Urolak eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak elkarlanean antolatuta. Partidak 09:30etik 12:00etara jokatuko dira. Jardunaldi horren helburua kirolean inklusioa bultzatzea eta eskubaloia pertsona orori irekitzea da, haien gaitasunak edozein direla ere.
Bestalde, astelehenean Bera Bera taldeak Ispilla kiroldegian entrenatuko du. Entrenamendua 16:00etatik 17:30era izango da eta nahi duten guztiek ikusi ahal izango dute. Saioaren amaieran, Bera Bera klubeko lehen taldeko neskek Urolako jokalariekin entrenamendu bateratua egingo dute. Eskubaloiaz gozatzeko eta Urolaren gazte eta senior mailako nesken ikaskuntza sustatzeko aukera paregabea izango da. Bera Berak hamar Liga eta bederatzi Kopa irabazi ditu.