
Erasmus+ egitasmoaren barne elkartrukea egiten ari diren Urretxuko eta Schwarzenbruck-eko (Alemania) gazteak Urretxun elkartu dira oraingoan. Alemaniarrak ostegunean heldu ziren Urretxura eta atzo itzuli ziren etxera. Azken astebetean sormena landu dute eta Bilbora, Donostiara, Irimora, Igartubeitira eta Smartlog eta Irizar enpresetara eta Lazkaoko Iztueta esnetegira joan dira, besteak beste. Horra hor egun hauetan ateratako argazki batzuk.