Larunbatean auto klasikoen Sunsundegi rallya egingo dute. Autoak 11:00etan abiatuko dira Hondarribitik eta 17:30ak aldera iritsiko dira Zumarragako plazara. Sari banaketa ekitaldia han bertan izango da, 20:00etan. Bertaratzen direnek rallyan parte hartuko duten 70 autoak ikusteko aukera izango dute.
