Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Pintura eta bertsolaritza gustuko dituen kamioilari portugaldarra

Urretxu
2025/10/24
Otamotz

Goierri zeharkatzen duen N-1 errepidetik makina bat kamioilari portugaldar pasa da. Batzuk hemen gelditu dira. Vitor S. Mendonça, adibidez. Itsasondon bizi izan zen eta egun Urretxun bizi da. Pintura eta bertsolaritza gustuko ditu. Emozio sortzaileak erakusketa ireki du Urretxun.

Mendonça 1957an jaio zen, Portugal hegoaldean. Kamioiarekin lan egin du beti. 1997an Itsasondon gelditu zen. «Hemengo lagun batzuek lana bilatu zidaten eta hemen gelditu nintzen. Kamioiarekin lan egin dut beti».

Euskal Herrian gelditu aurretik, Europa iparralderaino joaten zen. «Portugaldik Suediaraino, Norvegiaraino… joaten nintzen. Gogorra zen, baina interesgarria. Ez zegoen GPS-rik, mapa erabiltzen genuen eta paper batean apuntatzen genuen ibilbidea. Portugalen egindako arropa eta zapatak eramaten genituen eta Suediatik marrazak jaisten genituen, zerrategietarako eta marmol enpresa baterako. Errodamenduak eta Bellota enpresarentzako egurra ere ekartzen genituela gogoratzen dut. Baita elektronika produktuak ere. Mariskoarekin eta loreekin ere ibili nintzen». 

Gustuko lana zuen. «Hasieran lan hutsa zen, baina toki, kultura eta hizkuntza ezberdinak ezagutzeko aukera eman zidan. Garai hartan presa gutxiagorekin lan egiten zen, gainera. Aduanetan gelditu beharra zegoenez, Irunen egun bat edo egun eta erdi ematen nuen adibidez, jendea ezagutzen genuen. Egun, kamioilarien arteko elkarbizitza askoz ere txikiagoa eta okerragoa da». 

Euskaldun asko ezagutu zituen eta beraiek hemengo kulturaren eta euskararen berri eman zioten. Azkenean, Euskal Herrian gelditu zen. «Egun, urretxuarra sentitzen naiz. Ez naiz euskaraz hitz egiteko gai, baina jendeak euskara nik diodana baino hobeto ulertzen dudala esaten dit. Jendeak euskaraz egitea gustatzen zait. Adi banago, ulertzeko gai naiz eta ondoren gazteleraz erantzuten dut. Itsasondon ume txikiak zituen familia batekin bizi nintzen eta euskara dezente ikasi nuen, baina ondoren apur bat galdu nuen. Hemengo lan egiteko modua eta bizimodua gustatzen zaizkit eta hemen geldituko naiz».

Euskal Herrian lan egiten duenetik, bidaia motzagoak egiten ditu: Iparraldera, Landetara… joaten da. Noizean behin, Parisera ere bai. Abeltzainentzako produktuak, Nafarroako barazkiak… eramaten ditu. Lehenago herriko Amezti garraio enpresan lan egin zuen. Totxoa eramaten zuen Baionara eta Pasaiako portutik txatarra ekartzen zuen.

Denbora librean margotzea gustatzen zaio. «Asko gustatu izan zait beste leku eta pertsona batzuk ezagutzea, hara eta hona ibiltzea. Baina nire barnera begiratzea ere atsegin dut. Nire barrurantz begiratzea eta buruak ezkutatzen dituen emozio guztiak ezagutzea, sentitzea eta antolatzea. Nire baitara begiratze horretatik sortzen da marrazteko eta margotzeko beharra. Zuri-beltzean askotan, baina baita koloretan ere, momentuak agintzen duenaren arabera. Nire barruan sortzen diren borrokak eta tentsioak, eta borborka sortzen diren pozak ere, hor islatzen dira», dio erakusketako liburuxkan. Bere lehen erakusketa da. Margolanak azaroaren 2ra arte egongo dira ikusgai Juan de Lizarazu aretoan: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era.

Bertsolaritza

Pinturaz gain, bertsolaritza atsegin du. «Bertsolariak baino final gehiagotara joan naiz. Jendeari sinesgaitza iruditzen zaio, baina bertsolaritza asko gustatzen zait. Mikel Mendizabal bertsolariaren laguna naiz eta behin Ingalaterrara joan zen nirekin, kamioian. Tamesis ibaiko zubi baten azpian lo egin genuen eta lagunei hotelik onenean baino hobeto lo egin zuela esaten zien».

Euskal kulturako beste adierazpide batzuk ere asko gustatzen zaizkio. «Hasieran gehien txunditzen ninduena jendearen elkartzeko ohitura zen. Nolatan etorri da horrenbeste jende estropada bat ikustera?, galdetzen nion nire buruari. Kilometroak festa ere asko gustatzen zait. Baita Donostiara joatea ere. Han beti dago zerbait egiteko».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mayi Mujika urretxuarrak Euskal Herriko mendi duatloi txapelketa irabazi du

2025/10/20
Urretxu
2

Hodei Salaberria urretxuarra Smartlog Nest txirrindulari talde berrian arituko da

2025/10/23
Urretxu
3

'Pyrenaica' aldizkariak Iñigo Unanue urretxuarra saritu du

2025/10/20
Urretxu
4

Urretxuko erraldoi eta buruhandien konpartsak joandako kideak omendu ditu

2025/10/19
Urretxu eta Zumarraga
5

Urretxuarrak eta alemaniarrak, elkarrekin

2025/10/23
Urretxu
6

Katxalin elkarteak azoka solidarioa egin du

2025/10/19
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT