Gorka Santestebanen Kultur Zast! egitasmoak bi urte bete ditu. Instagram bidez, kultur ekitaldiak iragartzen ditu eta ondoren beraietara joaten da eta bideoak egiten ditu. Azaroaren 15ean bi lagunentzako afaria zozkatuko du. Afaria Urretxuko Aldapa tabernan izango da. Abenduan, berriz, Durangoko Azokara joango da.
