Ataungo Hiru Auzoetako krosa jokatu zuten atzo (igandean), 44. aldiz. Gizonezkoetan, eskutik helduta sartu ziren helmugan Beñat Ibañez zumarragarra eta Xabier Santxez idiazabaldarra, baina azkenean Ibañez igo zen podiumeko lehen postura. Hirugarren postua David Cid lazkaotarrak lortu zuen. Emakumezkoetan, Irati Zubizarreta beasaindarra izan zen azkarrena, Miren Bastida azpeitiarra bigarrena, eta Amaia Intxausti idiazabaldarra hirugarrena.
