Atzo (igandea), Bihotza, herria, arnasa festa egin zuten Zelai Arizti pilotalekuko karpan. Belaunaldien arteko festa izan zen, komunitatearen garrantzia aldarrikatzeko. Porrotxek, Ainhoa Plagarok, Uxue Kerejetak eta Gari Lizarraga eta Iñaki Larrañaga trikitilariek parte hartu zuten. Herri bazkaria egin zuten eta beterano bat omendu zuten: Miren Josune Begiristain Txata.

