Larunbatean Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Asteko lehen ekitaldia egin zuten: irteera mineralogiko eta geologikoa. Karrantzako (Bizkaia) Pozalagua kobazulora eta El Karpin parke ekologikora joan ziren. Pozalaguan estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena dago. Eszentrikoak, grabitate legeei aurre eginez, edozein norabidetan hazten diren estalaktitak dira. El Karpin, berriz, basoko animaliak hartzeko zentroa da.
Gaurtik aurrera makina bat ekitaldi izango da. Mineralogia eta Paleontologia Asteko egitaraua ikusteko, sakatu hemen.

