Jon Zaldua zumarragarrak bigarren egin zuen atzo Euskadiko Gazte Mailako Aizkolari Txapelketan. Balmaseden (Bizkaia) jokatu zen txapelketa Beñat Senosiainek irabazi zuen. Hirugarren postuan Markel Iturralde sailkatu zen. Zalduak 18 urte beteko ditu datorren urtean eta, beraz, azken aldiz parte hartuko du gazte mailako txapelketan.
