Larunbatean sukaldaritza ikastaroa egin zuten Zumarragako plazan, azokara kontsumitzaile berriak erakartzeko. Ekitaldia Gipuzkoako Azoken Sarea lantaldeak antolatu zuen, Zumarragako Udalarekin elkarlanean, Azokatik Mahaira egitasmoaren barruan. Saioa Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatu zuten. Otegi Bergarako Oxirondo azoka gaurkotzeko sortutako Elikaenea proiektuko kidea da eta Aizpuru, berriz, Azpeitiko Eliku zentroko arduraduna.
