Bera Bera eskubaloi taldeak Ispilla kiroldegian entrenatu du gaur. Entrenamendua nahi duten guztiek ikusi ahal izan dute. Saioaren amaieran, Bera Bera klubeko lehen taldeko neskek Urolako jokalariekin entrenamendu bateratua egin dute eta argazkia atera dute elkarrekin. Eskubaloiaz gozatzeko eta Urolaren gazte eta senior mailako nesken ikaskuntza sustatzeko aukera paregabea izan da. Bera Berak hamar Liga eta bederatzi Kopa irabazi ditu.
