Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Jon Arana: lurrazpiko gela handienera jaitsi zen zumarragarra

Zumarraga

Karlistaren Torka Europako lurrazpiko areto handiena da. Areto hori zapaldu zuen lehen espeleologoa Jon Arana zumarragarra izan zen. 1957an jaitsi zen bertara. 50. urteurrenean berriro jaitsi zen, 82 urterekin.

Jon Arana, ezkerretik bigarrena, kobazulo batean.
2025/10/28
Otamotz

Larunbatean Karrantzako (Bizkaia) Pozalagua kobazulora bisita egin zuten Mineralogia eta Paleontologia Astearen barne. Pozalaguan estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena dago. Estalaktita eszentrikoak edozein norabidetan hazten dira, grabitate legeei aurre eginez. Pozalagua ez da paraje hartako toki txundigarri bakarra. Europako lurrazpiko areto handiena ere han dago: Karlistaren Torka. Jon Arana espeleologo zumarragarra izan zen gela hori zapaldu zuen lehena.

Arana Eliz-Kalen jaio zen. Ama Ezkioko Berroeta baserrikoa zuen eta aita donostiarra. Umetan zaletu zen eskaladara eta espeleologiara: trenbideko tunelaren ondoko harrizko malda gogorra igotzea eta Eitzagatik zetorren errekako tunelean sartzea gustatzen zitzaion. 

Bere lehen lana Urretxuko Berriotxoa altzari fabrikan izan zen. Lantegi hartakoa zen, hain zuzen ere, bidegorriko tximinia. Arana tximinia horren gailurrera igotzen zen gaztetan. Zumarragako elizako kanpandorrera ere igo zen, ikurrina jartzera. Orbegozon ere lan egin zuen. Hasieran bulegoan eta ondoren Zumaiako portura iristen zen materialaren arduradun. Portua itxi zenean, 1970ean, kalera bidali zuten. Hala, kirol-denda ireki zuen Zumaian.

Bere lehen mendi handia Hiru Erregeen Mahaia izan zen. Ondoren, Aneto, Europako Mendiak… ezagutu zituen. 1957an Mont Blancera igo zen. Motorrean joan zen Chamonix-eraino (Frantzia). 

Espeleologiari dagokionez, 1956rako bere abizena zeraman taldea sortua zuen. 1957an Karlistaren Torkara jaitsi zen. Jaitsiera izugarria izan zen. Izan ere, 287 metro jaitsi zituen. Sabaiak 97 metro ditu bere puntu altuenean. Kondairak liberalengandik ihesi zihoan karlista bat bertara erori zela dio, baina Aranak ez zuen gorpuaren aztarnarik aurkitu. Bai, ordea, madrildar batzuei eroritako karburo potoa.

Arana 2009an hil zen, baina lehenago bere azken ametsa bete ahal izan zuen: 2008ko ekainaren 28an Karlistaren Torkara jaitsi zen berriro, bere lehenengo jaitsieraren 50. urteurrenean. Bertan, Antioko Amaren irudia utzi zuen eta harmonikarekin pieza bat jo zuen.

Jon Arana, 2007an.

Jon Arana (bastoiekin) eta berarekin Mont Blanc mendira joan ziren Markel Esnal (ezkerrekoa) eta Santi Gutierrez urretxuarra (kapeladuna).

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

'Bihotza, herria, arnasa' festa egin zuten atzo Zumarragan

2025/10/27
Urretxu eta Zumarraga
2

Hodei Salaberria urretxuarra Smartlog Nest txirrindulari talde berrian arituko da

2025/10/23
Urretxu
3

Giro bikaina Soraluze tabernako bertso saioan

2025/10/25
Urretxu
4

Urretxuarrak eta alemaniarrak, elkarrekin

2025/10/23
Urretxu
5

Zumarragako PSE-EEk EH Bilduren jarrera kritikatu du

2025/10/25
Zumarraga
6

Jon Zaldua, bigarren Euskadiko Gazte Mailako Aizkolari Txapelketan

2025/10/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT