 
                                    Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Talde handienen aurkako partidetara joaten dira, baina baita gainontzeko guztietara ere. Gaur (21:00etan), Realak Kopako lehen kanporaketa jokatuko du Coruñako Negreira herrian, Preferente mailako SD Negreira taldearen aurka, eta hara ere Musti Taldeko kideak joan dira. Javier Segura, Ramon Zufiria eta Antonia Mateos eta Iñaki Ruiz de Egilaz senar-emazteak, hain zuzen ere.
Atzo, Negreirara heldu bezain pronto, Casa Barquero jatetxe ospetsuan, Galiziako futbol taldeko bi jokalarirekin elkartu ziren. Jokalariek gaur agurtzera hurbilduko direla agindu zieten Musti Taldekoei eta hauek Musti Taldeko bufandak oparituko dizkiete.
 
  
  
 

 
					 
					 
 								
							
 
					 
                    