Iganadean Buzkantza Eguna ospatuko da Zumarragan. 11:00etatik 14:00etara buzkantza eta odolki dastaketa eta salmenta izango dira Euskadi plazan. 12:30ean herri kirol saioa egingo dute. Ordu berean, haurrek Gau Beltzaren inguruko ikastaro batean parte hartzeko aukera izango dute. Buzkantza Egunaren asteburuan pintxo lehiaketa egin izan da, baina aurten ez da egingo, taberna gutxik eman baitute izena.
