Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuek Gau Beltzaren inguruko hiru ekitaldi antolatu dituzte aste honetarako. Bihar (asteazkena), 18:00etan Zelai Arizti kultur etxean, Josu Ozaita antropologoaren Gau Beltza liburuaren inguruko solasaldia egingo dute. Ekitaldian idazleak parte hartuko du. 19:00etan Gau Beltza Euskal Herrian hitzaldia egingo dute.
Ostegunean mozorroak prestatuko dituzte Zelai Arizti kultur etxean. 4 urtetik gorako haurrak parte har dezakete, heldu batekin. Parte hartu nahi dutenek izara zahar bat eraman behar dute. 15 txanda izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Izena emateko, sakatu hemen.
Bukatzeko, ostiralean Gau Beltzeko ginkana egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. 7-12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. 16:00etatik aurrera egingo dute, orduro. Izena emateko, sakatu hemen.
