Gartziandiak Urolan eman zituen lehen pausoak. Ondoren, Elgoibarren jokatu zuen. 2015etik elitean jokatzen, hasieran Logroñon, ondoren Frantziako PAUC taldean eta egun Hungariako Pick Szeged taldean. Espainiako selekzioarekin, brontzezko domina lortu du munduko txapelketan eta joko olinpikoetan.
Imanol Gartziandia eskubaloi jokalari urretxuarrak Frantziako Nantes taldearekin fitxatu du. Datorren denboralditik aurrera bertan jokatuko du, Kauldi Odriozola zumaiarrarekin batera. Nantes Europako talde indartsuenetako bat da eta aurten hirugarren postuan sailkatu da Txapeldunen Ligan, Bartzelonari irabazi ondoren.
