Dagoeneko martxan da Errigora kanpaina. Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuz osatutako saskiak azaroaren 13ra arte eska daitezke www.errigora.eus webgunean, Urretxuko Ederrena tabernan eta Zumarragako Lanbroa belardendan. Saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bideratuko da: ikastolak, AEK, Sortzen eta Agerraldia. Saskiak jasotzeko puntua Urretxu-Zumarraga ikastola izango da. Hiru saski daude aukeran. Hirurak bikainak, bai norberarentzat eta baita oparitzeko ere.
