Poliziaren unitate mugikor bat Zumarragako plazan izango da azaroaren 12an, NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapideak egiteko
Ekimenak arrakasta izan du eta hitzorduak bete egin dira, baina abenduan bigarren txanda bat antolatuko dute
 
                                    Poliziaren unitate mugikor bat Zumarragako plazan izango da azaroaren 12an, asteazkena, herritarrek NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egin ahal izateko. Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeez arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz. Gaur eman da ekimenaren berri, baina dagoeneko hitzordu guztiak bete dira. Abenduan bigarren txanda bat antolatzeko asmoa dute.

 
					 
					 
 								
							
 
					 
                    