Arratsaldez ere irekita egongo dira azoka eta haurren parkea, 16:00etatik 20:00etara.
37. aldiz Urrelur mineralen, fosilen eta harribitxien feria egin dute Urretxun. Azoka 10:00etatik 14:00etara bisitatzeko aukera izan da goizean, eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita, Ederrena pilotalekuan. Azokaz gain, haurrek aurrehistoriako gizakiek bezala margotzeko, urrea eta fosilak bilatzeko, dinosauro bihurtzeko eta meategi batean minerala bilatzeko aukera izan dute. Azokaren ordutegi berean, etxeko txikienek arratsaldean ere izango dute aukera parkean ibiltzeko. Ekintza horiez gain, urteroko argazki lehiaketa ere antolatu dute.
