Xabier Zalduak Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala jokatu zuen atzo, Azkoitian. Aizkolarik parte hartu zuten eta azken postuan sailkatu zen. Dena den, 47 urterekin finalera sailkatze hutsak meritu handia du. Bera zen beteranoena. Lehen postuan Iker Vicente (39:46) sailkatu zen, bigarrenean Hodei Ezpeleta (+4:01), hirugarrenean Mikel Larrañaga (+4:53), laugarrenean Julen Alberdi Txikia IV (+5:56), bosgarrenean Julen Gabirondo (+8:19) eta seigarrenean Zaldua (+8:52).

