Larunbatean Zumarragako Agiña auzoko jaiak hasiko dira. 17:00etan haurrentzako jolasak eta toka txapelketa izango dira. 18:30ean haurrek txokolate jana egingo dute. 20.30ean nahi duten guztiek Oleta elkartean afaldu ahal izango dute. 23:00etan DJ batek festa girotuko du.
Iganderako ekitaldi asko antolatu dituzte. 10:00etan pilota partidak jokatuko dira. 12:00etan erromeria egingo dute, ZU Dantzaz taldearekin. Hamaiketakoa ere egingo dute, Oleta elkartean. Ondoren, aizkolarien saioa izango da: Xabier Zaldua eta Joanes Izagirrek Jon Zaldua eta Aritz Goenarekin neurtuko dituzte indarrak. Horretaz gain, Miren eta Agurtzane trikitilariek egun osoan zehar joko dute.
14:00etan auzo bazkaria egingo dute, bertsolariekin eta trikitilariekin. Ondoren, mus eta punttu txapelketak jokatuko dituzte. Igandeko ekitaldiekin bukatzeko, 17:00etan 8 urtetik beherako haurrentzako mahai jolasak izango dira, Jolasenean elkartearen eskutik.
Jaiak asteartean amaituko dira, San Martin egunean. 12:00etan meza izango da eta ondoren pintxoa eta edaria emango diete jubilatuei. 14:30ean jubilatuek bazkaria egingo dute.
