Urretxuko Udalak TAO zerbitzuko 3. eta 4. guneak azaroan martxan jartzeko asmoa zuen, baina bigarrengoz atzeratu egin behar izan du. Lehen atzerapena bizilagun askok egoiliar txartelaren eskaera irailaren azken egunetarako eta urriko lehenengoetarako utzi zutelako izan zen eta bigarren atzerapena ere horregatik eman da. Izan ere, herritarrek egoiliar txartelak eskatzen jarraitzen dute. Udalak, orain arte aurkeztu diren eskaerak tramitatzeko behar den denboraren jakitun, Gabonen ondoren jarriko ditu martxan 3. eta 4. guneak. Seguru aski, urtarrilaren 12an. Data behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko die herritarrei. 3. guneak Matxinporta, Nekolalde, Jauregi, Elizalde, Gurutze eta Grupo Santa Barbara hartzen ditu 4. guneak Labeaga 33-51, Labeaga 70-74, Ipeñarrieta kalea eta Pagoeta auzoa.
