Urretxuko Udalak ELoGE (Eurpean Label of Governance Excellence) proiektuan parte hartzen du, EUDELek eta Europako Kontseiluak sustatutako ekimen batean. Helburua tokiko gobernantzaren bikaintasuna neurtzea eta hobetzea da, gardentasuna, parte-hartzea eta zerbitzu publikoen kalitatea indartuz. ELoGE prozesuaren baitan, herritarren ikuspegia funtsezkoa da. Horregatik, inkesta bat jarri da martxan, udalaren funtzionamenduari eta gobernantzari buruzko iritzi eta pertzepzioak ezagutzeko. Inkesta anonimoa da, eta 5-10 minutu baino ez dira behar betetzeko. Inkesta horren bidez, Urretxuko Udalak bere indarguneak eta hobekuntza eremuak identifikatu ahal izango ditu, eta herritarren iritzia oinarri hartuta zerbitzu publikoak eta politika publikoak hobetzeko neurriak garatuko ditu. ELoGE Europako Kontseiluak aitortutako ziurtagiria, gobernantza onaren 12 printzipioetan oinarritzen da. Gardentasuna, etika publikoa, kontuak ematea, herritarren parte hartzea, kalitatezko administrazioa eta jasangarritasuna, besteak beste. Udalak autoebaluazio prozesu bat egiten du, eta hiru inkesta egiten dira: herritarrei, hautetsiei eta udal langileei. Guztien ekarpenekin osatzen da udalaren autodiagnostikoa. Inkesta hau azaroaren 16a bitartean egongo da zabalik.
Inkesta betetzeko, sakatu hemen.
Urretxuko Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu parte hartzera eta beren ikuspegia ematera, elkarrekin udalerri gardenagoa, eraginkorragoa eta parte hartzaileagoa eraikitzeko.
