Aldapa tabernak, Goierri Aldapa saskibaloi taldearen babesleak, talde horren omenezko hanburgesa egin du. Izan ere, Aldapak babesten duen senior mailako nesken taldea Bigarren Nazionalera igo da lehenengoz.
Goierri Saski Neskak Burger hanburgesa gaur jarriko dute salgai. Brioche ogia, txuleta haragia, ketutako Idiazabal gazta, txistorra xehatua, piper konfitatu saltsa, tipula karamelizatua eta arrautza ditu.
Bestalde, Aldapa tabernak etxez etxeko banaketa martxan jarri du. Eta datorren udaberrirako Beasainen hanbugesategia irekiko dute. Urretxukoak bi urte beteko ditu aurki eta eskerrak eman nahi dizkiete bezero guztiei.
