Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Urretxuko parrokiako organoaren 135. urteurrena ospatuko dute

Urretxu
2025/11/06
Otamotz

Bihar (ostirala) Urretxuko San Martin de Tours parrokiako organoaren 135. urteurrena ospatuko dute, kontzertu batekin. Hiru organistak, soprano batek eta Urretxuko parrokiako abesbatzak parte hartuko dute. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.

Kontzertuan parte hartuko duten hiru organistak Ximun Sorzabalbere, Gerardo Rifon eta Oier Gaston dira. Sorzabalbere Hondarribiko parrokiako organista da, Rifon Donostiako Gros auzoko San Ignacio parrokiakoa eta Gaston Urretxuko parrokiakoa. Beraiekin batera, Juncal Baroja Donostiako Orfeoiko sopranoa eta Urretxuko parrokiako abesbatza arituko dira.

Aurten 135 urte bete dituen organoa Roques anaiek egin zuten, 1890ean. Gastonek organo ederra dela dio. «Organo erromantikoa da. Garai hartako guztiak bezala, mekanikoa zen. Teklatu bakarra zuen. 1962an Amezuak handitu egin zuen. Beste teklatu bat gehitu zion, erregistroak banatu zituen, tutu gehiago jarri zizkion… Baina jatorrizko tutuak eta kaxa mantendu zituzten. Oso organo ona da. Txikia da, baina aukera handiak ematen ditu eta oso soinu ona du».

Akustika ona

Hala, Urretxuko parrokiak organoaren urteurrena ospatzea merezi duela erabaki du. «San Martin de Tours parrokiako akustika oso ona da, egurrezko bobedei esker, besteak beste. Hori dela eta, kontzertua antolatzea erabaki dugu», azaldu du Iban Munilla herriko parrokoak. «Kanta ezagunak joko ditugu», gehitu du organista gazteak.

Organo asko ez dira askotan erabiltzen eta pena da. «18 urteko mutil batek, Oierrek, organoa jotzeko ilusioa izatea pozgarria da. Ez da batere ohikoa. Oierrek, mezetan jotzeaz gain, Urretxuko parrokiako organoa ikasteko erabiltzen du. Hala, organoari probetxua ateratzen diogu», esan du apaizak.

Urretxuko organoa egoera onean dago, mantenu lanak egin direlako eta erabili delako. «Abandonatzen badira, galdu egiten dira. Organoak ez dira asko erabiltzeagatik hondatzen, ez erabiltzeagatik baizik. Zenbat eta gehiago erabili, hobe. Gipuzkoako herri txiki askotan organo zoragarriak dituzte, baina egoera txarrean daude. Egunero lau orduz erabiltzen diren Donostiako elizetako organoak, berriz, egoera ezin hobean daude», azaldu du Gastonek.

Oso gazte gutxi dira, ordea, organoa jotzen dutenak. «Ez zaie erakargarria iruditzen. Organoak elizetan daude, ez musika eskoletan, eta hala nahiko ezezagunak eta gutxietsiak dira». Gastoni, ordea, umetatik gustatzen zaio organoa eta instrumentu horren inguruko ikasketak egiten ari da Donostiako kontserbatorioan. Bera da organoa ikasten ari den bakarra.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Ane Odriozola idazle legazpiarrak 'Al subir la marea' liburua aurkeztuko du ostegunean Zumarragan

2025/11/03
Zumarraga
2

Movemberrek hainbat ekitaldi antolatu ditu gizonezkoen osasunaren inguruan hausnartzeko

2025/11/04
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuko TAOren 3. eta 4. zonaldeen martxan jartzea urtarrilera atzeratu da

2025/11/04
Urretxu
4

Buzkantza eguna ospatu dute Zumarragan

2025/11/02
Urretxu eta Zumarraga
5

EH Bilduk herri batzarra egingo du ostegunean

2025/11/04
Urretxu eta Zumarraga
6

Xabier Zaldua, seigarren Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan

2025/11/03
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT