Urteroko moduan, azaroaren 10arekin, Oroimenaren Eguna egin dute gaur Zumarragan. Ohi bezala, indarkeriaren biktimak gogoratu dituzte Klara Larrañaga parkean. Ekitaldian udal ordezkariek parte hartu dute, senitartekoekin batera. Isilunea eta lore eskaintza egin dituzte.
Amaieran, Mikel Serrano alkateak hitza hartu du. Ekitaldia Zumarragako herriak hildakoei eta beraien senitartekoei egindako aitortza dela gogoratu du, Euskadin gertatu zena berriro gerta ez dadin. “Zumarraga bitimen senideekin zorretan da eta ekitaldi hau erreparatzeko modua da”. Ondoren, hildakoak gogoratu ditu. 1978an Jose Mari Perez polizia hil zuten, bere lanera zihoanean. 1980ean Ramon Ledo hil zuten, bere lantokian. 1988an Isidro Etxanizek Ataunen bizitza galdu zuen, errepidean jarritako barrikada bategatik. 1995ean Iñaki Mendiluze hil zuten, Itsasondon. 2000. urtean, Manuel Indiano, Zumarragako zinegotzia.

