Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Haur eta Nerabeen Astearen bigarren edizioa aurkeztu dute Zumarragan

Zumarraga
2025/11/11
Otamotz

Gaur Zumarragako Haur eta Nerabeen Kontseilua eratu dute eta beraien asteko ekitaldien berri eman dute.

Haur eta Nerabeen kontseiluaren eraketa udaletxeko batzar aretoan izan da. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak eta Iñaki Mendiluze zinegotziek hartu dute hitza. Serranok Kontseiluak aurreko ikasturtean baino kide gehiago izango dituela gogoratu du. Kontseilua 18 kide izatetik 24 kide izatera pasa da. Izan ere, adin tartea handitu egin da. Orain arte Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartzen duten eta hemendik aurrera DBH1ekoek ere parte hartuko dute.

Alkateak eskerrak eman dizkie herriaren alde egiten duten lanagatik. «Eskerrak eman nahi dizkizuet herria hobetzeko egiten dituzuen proposamenengatik. Familiei ere eskerrak eman nahi dizkiet, zuen parte hartzea ahalbidetzeagatik». Gazteen ekarpena oso garrantzitsua dela gehitu zuen. «Gazteak zarete, baina zuen ekarpenak ere garrantzitsuak dira eta kontuan hartzen ditugu. Izan ere, parte hartzea eta aintzat hartuak izatea zuen eskubidea da».

Ondoren, Mendiluzeri pasa dio hitza. «Nirekin batera Iñaki dago. Duela gutxira arte, zuek bezalako gazte bat zen. Hau bezalako foroetan parte hartu zuen eta egun zinegotzia da. Zuek ere antzeko bidea jarraitzea espero dut».

Mendiluzek ere eskerrak eman dizkie gaztetxoei. «Adinari dagokionez, zuengandik gertuago nago Mikelengandik baino. Berak esan bezala, nik ere antzerako ekimenetan parte hartu nuen. Horrek espazio hauek baliagarriak direla esan nahi du. Lehen pausoa da, egunen batean zinegotzia izateko edota herriko elkarteetan parte hartzeko. Nik zuen adina nuenean ez zegoen Haur eta Nerabeen Kontseilurik, Eskolako Agenda 21en foroa zegoen eta horretan parte hartu nuen», gogoratu du.

Bukatzeko, Kontseilua eratu dute. Horretarako, kide guztien izenak irakurri dituzte. Serranok eta Mendiluzek batzuk aurreko urteetatik ezagutzen dituztela aipatu dute. «Hori pozgarria da, jarraikortasuna ona baita».

Kontseilua eratu ondoren, Zelai Arizti kultur etxera joan dira. Bertan, lehen bilera egin dute. Lehenago, Haur eta Nerabeen Asteko egitaraua aurkeztu dute. «Ez zarete bigarren mailako aholkulariak. Egitaraua zuek egindako proposamenekin osatu dugu. Aurrekontua dela eta, batzuk kanpoan utzi behar izan ditugu, baina beharbada datorren urtean antolatuko ditugu», esan du Mendiluzek.

Lehen ekitaldia hilaren 17an izango da, 17:30ean, Zelai Arizti kultur etxean. Aditu batek Suizidioa prebenitu bizitza sustatzeko hitzaldia egingo du. Ekitaldia Treba Gurasoak programaren barne antolatu dute eta dagoeneko 20 gurasok eman dute izena.

Hilaren 18an minbiziaren aurkako elkarteak Kerik gabeko espazioak eta tabakoen prebentzioa nerabezaroan hitzaldia emango du La Salle-Legazpi, Gainzurin eta Urretxu-Zumarraga Ikastolan. 

Hilaren 19an, 17:30ean kultur etxean, Sexualitatea-Arauaz harago hitzaldia egingo dute. Hlaren 20an, ordu berean Gazte Txokon, Ongizate emozionala-Kontzientzia eta gorputza hitzaldia egingo dute. Bi hitzaldi horiek Treba Gurasoak programaren barne antolatu dituzte. Hilaren 20an beste ekitaldi bat ere egingo dute: 17:30ean, kultur etxeko bigarren solairuan, Adahigi elkarteak TDAri buruzko saioa emango die gurasoei eta hezitzaileei.

Haurrentzako ekitaldiak

21ean ere bi ekitaldi izango dira: 17:00etan Txepeldunak bertso antzerkia egingo dute Zelai Arizti parkean eta 19:00etatik aurrera EuskoOrleasn taldeak kalejira egingo du Zelai Arizti parketik abiatuta. 22an, 17:00etan, ginkana egingo dute. 8 eta 14 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Udalaren webgunean eman behar dute izena. Gainera, Euskadi plazan aurpegia margotuko dute, poltsak Kontseiluaren logoarekin apainduko dituzte eta puzgarri inklusiboak egongo dira.

Azken ekitaldiak 23an izango dira. 08:30ean Anjel Etxeberriaren omenezko 37. mendi martxa egingo dute. Plazatik abiatuko dira. Izena emateko, ostadar@ostadar.org helbidera idatzi behar da. 16:00etan puzgarriak egongo dira Euskadi plazan (eguraldi txarra egiten badu, pilotalekuan). 17:00etan, Jolasenea elkartearen eskutik, mahai jolasetan arituko dira Azoka gunean.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako Udalak parke bat estaliko du: Zelai Ariztikoa, Izazpikoa edo Etxeberrikoa

2025/12/10
Zumarraga
2

Maratoi erdia egingo dute bidegorrian, Urolako Trenaren mendeurrena ospatzeko

2025/12/10
Urretxu eta Zumarraga
3

Eskerrik asko bizitzaren azken fasea goxatzeagatik eta bizia ematen jarraitzeko aukerarengatik

2025/12/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bordatxo taberna berriro ireki dute

2025/12/09
Zumarraga
5

Korrikako produktuak salduko dituzte ostiralean Zumarragako plazan

2025/12/11
Urretxu eta Zumarraga
6

Mikel Imaz urretxuarrak Urola haranari buruzko bidaia liburua argitaratu du

2025/12/09
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT