Gaur San Martin eguna ospatu dute Zumarragako Agiña auzoan. Eguerdian meza izan da eta ondoren pintxoa eta edaria eman diete jubilatuei. 14:30ean bazkaria egin dute. Jaietako azken ekitaldiak izan dira. Larunbatean haurrentzako jolasak, toka txapelketa, txokolate jana, afaria eta DJ festa izan ziren. Igandean pilota partidak, ZU Dantzaz taldearekin erromeria, hamaiketakoa, aizkolarien saioa, trikitilariak, auzo bazkaria, mus eta punttu txapelketak eta mahai jolasak.

