Liburutegira gerturatzen direnek Jon Ander Lopez musikari itsuarekin, down sindromea duen Gorka Zufiaurre aktorearekin eta Aspaceko kideekin hitz egingo dute
Jon Ander Lopez, eserita ezkerretik bigarrena, Los Diversos taldeko kideekin. Datorren ostegunean (azaroak 20), 17:00etan, Urretxuko hirugarren Giza Liburutegia egingo da herriko liburutegian. Aurtengoak aniztasun funtzionala izango du ardatz, horren inguruan hausnartzeko ondutako programaren barne antolatu baita. Bertaratzen direnek Jon Ander Lopez musikari itsuarekin, down sindromea duen Gorka Zufiaurre aktorearekin eta Monica Moro Aspaceko hezitzailearekin, Miguel Angel Gomez Aspaceko erabiltzailearekin eta Lurdes Etxaniz Aspaceko amarekin hitz egiteko aukera izango dute. Bertan entzungo dituzten istorio eta bizipen pertsonalen bitartez, aniztasun funtzionala oinarri dituzten aurreiritziak gainditu eta beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera izango dute.

Gorka Zufiaurre, Jordi Sanchez lankidearekin, ‘La que se avecina’ telesailean.

Miguel Angel Gomez, lehenengoz Irimora igo zen egunean.
