Nahia Garrido urretxuarrak Euskadiko errekorra hautsi du bizkar igeriketako 200 metroko proban: 2:06.89. Errekorra Bartzelonan jokatu den igerileku motzeko Espainiako txapelketan egin du. Denbora bikain horri esker, 4. postuan sailkatu da. Ostiralean, txapelketa berean, 18 urtekoen Espainiako errekorra eta Euskadiko errekor absolutua hautsi zituen, bizkar igeriketako 50 metroko proban. Final horretan ere 4. postuan sailkatu zen.
